viernes, 28 de marzo de 2014

SUKARRIETA

Eguraldia lagun, naturarekin harremana sendotzeko aukera paregabea izan dugu Trueba ikastetxeko 8 eta 9 urtetako ikasle-irakasleok zestoan dagoen Sastarrain baserri eskolara egindako  3 eguneko irteeran.
Argazkiak horren lekuko!

LH3-LH4ko 
ikasleak

LH3-LH4 ko ikasleak sukarrietan







martes, 18 de marzo de 2014

LH-KO LEHEN ZIKLOKO UMEAK TITEREAK IKUSTEN



Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleak titereak ikustera joan ginen. Bertan gure ingurua zaintzearen garrantziari buruz hitz egiten zen.

Oso ondo pasa genuen!!!!! 

LH 1 eta 2. Mailako ikasleak


Titereak

Ikasleak titereak ikusten!

EKODELEGATUAK ZUZENDARITZA TALDEAREKIN BILDUTA



Otsailean hiru ekodelegatu zuzendaritza taldeko bilera batetan egon ginen eskolako diagnostikoan atera genituen ondorio eta  proposamenak azaltzen.
Bilera oso interesgarria izan zen eta guk egindako proposamenak aurrera eramaten saiatuko zirela esan ziguten.



Zuzendaritza taldea eta ekodelegatuak

Ekodelegatuak

martes, 11 de marzo de 2014

SUKARRIETA



Trueba ikastetxeko  6.mailako ikasleak Sukarrietan egon ginen lau egun pasatzen. Bertan bi proiektu landu genituen, lurrarena eta basoarena.
Gauza asko ikasi genituen, adibidez gure ingurutik beharrezko ditugun produktuak hartzen ditugula eta horregatik ingurumena zaintzea oso garrantzitsua dela.

 Asko ikasteaz gain oso ondo pasatu genuen!!

6.mailako ikasleak 
LH 6. mailako ikasleak Sukarrietan
Sukalde tailerra
Lurraren proiektua

Basoaren proiektua lantzen