martes, 17 de noviembre de 2015

5. Mailakoak Pobalen

Pobal Muskizen dago, mendi batean. Pobalen burdina egiten da eta bere mekanismoak oso zaharrak dira. Burdina moldatzeko beroa, burdin minerala, egurra, ikatza eta ura behar ditugu.

Ainize eta Jon, 5. mailako ekodelegatuak


viernes, 13 de noviembre de 2015

3. Mailakoak Gernikako azokara

3. Mailakoak Gernikara joan gara proiektu bat burutzen. Garraio publikoaren garrantzia ikusi eta gero, merkatuan denboraldiko produktu osasungarrien erosketa egin genuen, kontutan hartuta elikagai bakoitzaren mantenugaiak. Primeran pasa genuen!"

jueves, 12 de noviembre de 2015

Zer ekarri digu udazkenak?

Gure andereñoek leku “berri” bat ezagutzera joango ginela  esan digute eta
hemen gaude, gure ikastetxean, udazkenak zer ekarri digun ausnartzen. Guretzat txango izugarria izan da, nahiz eta gure ondoan izan  ez genuen ezagutzen leku polit hau eta!
Jolastoki ondoan  intxaurrak eta hurrak aurkitu ditugu, honek esan nahi du Trueban intxaurrondoak eta hurrondoak  dauzkagula, hau sorpresa!!!

Ikusi ditugun fruitu lehor guztiak batu ditugu eta makiltxoak eta baita  hosto marroiak  ere. Gelara eraman ditugu beste egun baten gure sormena lantzeko asmoz…..Adi egon!





martes, 10 de noviembre de 2015

Tapoien bilketa Leo laguntzeko

Artxandako Trueba Ikastetxeak, berriro ere, ekintza solidario baten laguntzailea izan nahi du. Ikasturte honetan egingo dugun tapoi bilketa Leo izeneko ume bati laguntzeko izango da.

Ekodelegatuen hitzaldia

Gaur, Claudia eta biok, agenda 21eko ekodelegatuak, hitzaldi labur bat eman dugu azken orduan. Klaseko kontratua sinatu dugu eta papera nola bota behar den azaldu diegu gure gelakoei.

Claudia Laprada
Marcos Martínez