martes, 17 de diciembre de 2013

ERREGE MAGOAK

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako haurrek birziklatzeko materialarekin errege magoak egin dituzte gabon lan gisa.


Hemen dituzue gure Meltxor, Gaspar eta Baltasar birziklatuak!




EDUKIONTZIAK

LH 6. mailako ikasleek edukiontziak egin dituzte 6 eta 7 urteko umeek hauek nolakoak diren eta nola birziklatzen den ikasteko. Gainera lehen zikloko umeek ikasitakoa barneratzeko beste fitxa bat egin dute edukiontzien inguruan.
Haur Hezkuntzan ere ariketa desberdinak egin dituzte egoki birziklatzen ikasteko.

LH 6.mailako ikasleak edukiontziak egiten.







LH2. mailakoak edukiontziak erabiltzen.




Edukiontzien fitxa.



Haur Hezkuntzan egindako ariketetako bat.



lunes, 16 de diciembre de 2013

TAPOIAK BIRZIKLATZEN

Aurten ere Tueba ikastetxean tapoiak jasoko dira ,“Garrmitxa” izeneko elkarte batekin elkarlanean gabiltzalako, oraindik izena ez duen gaixotasun arraro bati buruz ikertu dezaten dirua lortzeko. Gaixotasun  hau duten umeek ezin dute inolako elikagairik jan.

Bide batez ingurugiroaz arduratzen gara!


HH ko 3 urteko umeak tapoiak birziklatzera botatzen.

HH ko 5 urteko umeak tapoiak birziklatzera botatzen.

 HH ko 5 urteko umeak tapoiak birziklatzera botatzen.
DBHko ikasleak tapoiak birziklatzera botatzen.

viernes, 13 de diciembre de 2013

ESKOLAKO HALL-a

Eskolako sarreran dagoen hall-a material hauekin berriztu da ingurugiroa errespetatu nahian: 
  • Fruta-arbolen inausketa hondakinekin.
  • Basoko inausketa hondakinekin.
  • Iberdrola basoko inausketa hondakinekin.
  • Erreken dragatze hondakinekin.
  • Erreken arrasteengatik geratzen diren arbolen hondakinekin.
  • Antzinako baserrien eraispenen hondakinekin.
  • Industriako palets-ekin.







martes, 10 de diciembre de 2013

BAKIORA TXANGOA

Azaroaren 29an , DBH 4ko eta batxilergo 1 eta 2ko neska-mutilak Bakiora joan ginen. Han bi txango egin genituen: Lehenengo txakolina egiten zen toki batetara joan ginen eta hango monitore batek txakolin on bat nola egiten den azaldu zigun. Bigarren eta azken txangoan berotegi batetan tomateak nola zeuden landatuta ikustera joan ginen.
Oso ondo pasatu genuen, errepikatzeko moduko esperientzi bat izan zen.

Asier Barredo eta Gaizka Uraga
DBHko ikasleak






MAHASTIAN  






BODEGAN






MEÑAKAKO BEROTEGIAN

miércoles, 4 de diciembre de 2013

TROKATRUEBA

Azaroaren 21 eta 30ean eskolan TROKATRUEBA izeneko gabonetako azoka bat antolatu zuen AMPA-k.
Erabiltzen ez ditugun gauza guztiak birziklatzea eta rezikleta sustatzea izan dira helburu nagusiak.
Honetaz aparte, eskulan tailer bat antolatu zen eta egindako gauzekin gabonetako zuhaitza eta murala apaindu dituzte.








MURALA










GABONETAKO ZUHAITZA







 







GABONETAKO AZOKA
 




lunes, 2 de diciembre de 2013

GERNIKARA IRTEERA

Azaroak 11an, 3. mailako neska-mutilak Gernikako azokara joan ginen. Helburua dieta orekatu bat osatzeko erosketa bat egitea zen, mantenugai mota guztietatako elikagaiak erosiz.
Bertara joateko garraiobide publikoa erabili genuen, ahalik eta gutxien kutsatzeko.

Nahiz eta eguraldia oso ona ez izan, primeran pasa genuen eta honezkero esan dezakegu adituak garela nutrizio kontuetan.











EROSKETAK EGITEN.





KONTUAK EGITEN.





ZER EROSI DUGU?





                                                              
                                                                                



ZER EROSI DUGU?     

lunes, 18 de noviembre de 2013

HOSTOEN BILKETA ETA ESKULANA

Lehen Hezkuntzako umeak oso ondo pasatu dute hostoak biltzen gero eskulan bat egiteko. Lan honekin ikasleak,  balio ez duen materiala erabili dezakegula ikasi dute, oso ondo pasatzeaz gain.






LH 2Bko ikasleak eskulana egiten.




LH 2A ko ikasleak eskulana egiten.








LH 1go mailakoak eskulana egiten.







LH 1go mailakoak eskulana egiten.






ZEIN POLITAK GERATU DIREN GURE LANAK!!!



KONPROMEZUA

DBH ko eta LH ko ikasleak konpromezu bat sinatu dute gelaka. Honen helburua ikasleak eta irakasleak agenda 21aren alde jarduera desberdinak egitea da, adibidez, baliabideak neurri arduratsuan erabiltzea, argia itzaltzea beharrezkoa ez denean etb.
Mario

DBH 1. maila


LH 5.mailakoek sinatutako konpromezua

viernes, 15 de noviembre de 2013

HOSTOAK EZAGUTEN

5.mailako ikasleak hostoei buruzko lan bat egin dugu. Lan honek hostoei buruz eta hauek duten garrantziari buruz pixka bat gehiago jakitean datza.
Nola egin dugu: ikasle bakoitzak hosto desberdin batzuk ekarri ditu eta orri batetan itsatsi eta bere ezaugarriak azaldu ditugu. Gero ordenagailuak hartu eta hostoak sailkatu ditugu.
Oso lan polita izan da.
Sofia eta Amets

5.A mailakoak


LH 5. mailakoak hostoekin lanean.

jueves, 14 de noviembre de 2013

LANDARE HARAGIJALEA

LH 5.A ko ikaskideek landare bat landatu dugu. Landarea haragijalea da. Hazi oso txikiak dituenez asko kostatu zaigu  landatzea baina azkenik lortu dugu eta orain ikusi beharko da  ea hazten den.
Nerea eta Igor

LH  5.A
5.mailako ikasleak landarea landatzen.

jueves, 7 de noviembre de 2013

OLENTZERO EKOLOGIKOA



Kurtso honetan DBH 1 eta LH 4 ko ikasleek olentzero bat egin dugu Pineko lehiaketarako. Erabili ditugun materialak ekologikoak izan dira, adibidez; egurra, fruitu zikuak, zuhaitzeko hostoak. Severo izeneko irakasle batek lagundu digu eta oso dibertigarria izan da material hauekin olentzero egitea.
Irabaztea espero dugu!

DBH 1.B ko ekodelegatuak
Paula eta Lorea






Olentzeroa egin duten ikasleak. 

















Olentzero 







EKO DELEGATUEN BILERA



Gaur ekodelegatuen bilera izan dugu. Bertan gure funtzioak eta zereginak zeintzuk diren azaldu digute.Ondoren hamaiketako bat izan dugu eta oso gozoa zegoen.
Guztioi gure funtzioak betetzeko gogoa eman digu, adibidez: argiak behar ez direnean itzali, ur gutxiago erabili, zaborra zakarrontzietara bota, birziklatu, hau da, ingurunean gure aztarnak murriztea.
Guk bakarrik ezin izango dugu guzti hau egin, horregatik guztien laguntza behar dugu!!!!!
Eskerrikasko. 

Alex eta Mario
DBHko 1.maila
Hemen daukazue 2013-2014ko ekodelegatuen zerrenda. 



EKODELEGATUAK

LEHEN HEZKUNTZA

5. A                                                                                                      5.B

NEREA GUTIERREZ                                                                        YAIZA ANGULO

IGOR DUIJUESTIGN                                                                        IÑAKI OCHOA

6.A                                                                                                       6.B

ELENA PEREZ                                                                                  ENEKO MARTIN

ALVARO BUENO                                                                             NEREA VAZQUEZ

DBH
1.A                                                                                                       1.B

MARIO ROMAN                                                                               PAULA MIGUEL

ALEX MOHAMER                                                                            LOREA DELGADO OLIVARES

2.A                                                                                                       2.B

MIKEL GONZALEZ                                                                          ERIK URRUTICOECHEA

ENDIKA RODRIGUEZ                                                                     ASIER LOPATEGI

3.A                                                                                                       3.B

YERAY MAÑANES                                                                           ARIANE VELEZ

DAVID FERNANDEZ                                                                        ELIZABETH MIRANDA

4.A                                                                                                       4.B

DAVID LOBO                                                                                     ASIER BARREDO                                                                           
JOSUNE CHICO                                                                                 GAIZKA URAGA 






2013 -2014KO EKODELEGATUAK

DBHKO EKODELEGATUAK HAMAIKETAKOAN

LHKO EKODELEGATUAK HAMAIKETAKOAN