jueves, 15 de diciembre de 2016

NATURA,ARTE ETA SORMENA ELKARTUZ



Eta orain zer egingo dugu txangoan hartutako hainbat fruitu lehor, adar txiki eta hosto?
Galdera hori buruan genuela,horma-irudi desberdinak egitea erabaki genuen.

Esan eta egin.

Sormena jarri zuten martxan gure ikasleek "arte lan" bikainak sortuz.
Eta hor egon dira horma-irudiak gure eskolako basterrak apaintzen udazkenaren omenez.
Emaitzak ikusita, beste hainbat proposamenak ere, aurrera eraman ditugu. Izan ere,zuhaitz genealogikoak eta etxe mota desberdinak egin ditugu gure "ETXEA ETA FAMILIA" lan proiektuaren barruan.


Ederra da natura hain hurbil izatea!










Ingurumen Komitearen lehenengo bilera

Azaroan Ingurumen Komitearen lehenengo bilera ospatu genuen. Sentsibilizazio faseari buruz hitz egin genuen eta proposamenak bildu genituen.


Udazkenak dakarrena

Lau urteko umeek udazkeneko fruituak erabiliz gure gelako “Eko-Txokoa” apaindu dugu lehenengo hiruhilabete honetan. Laister Gabonak izango dira eta haiekin batera tripa-festak baina guk jada ikasi dugu janari osasuntsuak garrantzi haundia daukala.
Ekarri ditugun pinaburuak, bertoko gaztainak eta intxaurrak, urrak, mingranak eta abar ipini ditugu. Zein polita geratu zaigun!







viernes, 9 de diciembre de 2016

HAU BAI TXOKO EDERRA! HH · 3 urte

Aurreko ostiralean 3 urteko umeak gure eskolan dagoen baso txiki batera joan ginen udazkeneko aldaketak ikusteko asmoz.
Hostoak, adar txikiak, fruitu lehorrak eta abar jaso ditugu.
Azkenean txiki batek ohiukatu du: “¡A que ésto ha molado!”



Hona hemen argazki batzuk eta argazki galerian gehiago daukazue.










1.DBHkoak Euskadi Fundazioan Bide Hezkuntza ikasten.


1.DBHkoak Euskadi fundazioan egon ginen. Bide hezkuntza ikasi genuen eta garraio bide merke, osansuntsu, dibertigarria eta kutxatzen ez duen bizikleta ezagutu genuen.