martes, 15 de diciembre de 2015

3. mailakoak Vicente Ferrer erakundeako "School to School" proiektuan.

3. mailako neska-mutilak Vicente Ferrer erakundeako "School to School" proiektuaren barruan, taller bat burutu dugu "kultura aniztazuna" landuz.  Bertan, ipuin kontalari bat ikusteaz gain "rangolí" bat margotu dugu Indiako kulturan murgiltzeko. Primeran pasatu genuen!



viernes, 4 de diciembre de 2015

Zuhaitzak, Agenda 21eko kartela

Lehen eta bigarren mailako umeek Agenda 21eko kartela apaindu dute haien lanekin. Aukeratu dugun gaia izan da "Zuhaitzak".
Oso ondo ikasi dute beharrezkoak direla gure bizitzarako.




UDAZKENAK GURE SORMENA PIZTU DU!

Gogoratzen duzue gure azken txangoa? Bai? Udazkenak ekarritakoa batzera joan ginen, hau da, hostoak, hurrak, gaztainak, makiltxoak,… Ba gauza guzti hoiekin bakoitzak nahi zuen “collage” bat egin du.

Gure arte lanak ikusi ondoren argi dago artista ederrak garela.





martes, 17 de noviembre de 2015

5. Mailakoak Pobalen

Pobal Muskizen dago, mendi batean. Pobalen burdina egiten da eta bere mekanismoak oso zaharrak dira. Burdina moldatzeko beroa, burdin minerala, egurra, ikatza eta ura behar ditugu.

Ainize eta Jon, 5. mailako ekodelegatuak


viernes, 13 de noviembre de 2015

3. Mailakoak Gernikako azokara

3. Mailakoak Gernikara joan gara proiektu bat burutzen. Garraio publikoaren garrantzia ikusi eta gero, merkatuan denboraldiko produktu osasungarrien erosketa egin genuen, kontutan hartuta elikagai bakoitzaren mantenugaiak. Primeran pasa genuen!"

jueves, 12 de noviembre de 2015

Zer ekarri digu udazkenak?

Gure andereñoek leku “berri” bat ezagutzera joango ginela  esan digute eta
hemen gaude, gure ikastetxean, udazkenak zer ekarri digun ausnartzen. Guretzat txango izugarria izan da, nahiz eta gure ondoan izan  ez genuen ezagutzen leku polit hau eta!
Jolastoki ondoan  intxaurrak eta hurrak aurkitu ditugu, honek esan nahi du Trueban intxaurrondoak eta hurrondoak  dauzkagula, hau sorpresa!!!

Ikusi ditugun fruitu lehor guztiak batu ditugu eta makiltxoak eta baita  hosto marroiak  ere. Gelara eraman ditugu beste egun baten gure sormena lantzeko asmoz…..Adi egon!





martes, 10 de noviembre de 2015

Tapoien bilketa Leo laguntzeko

Artxandako Trueba Ikastetxeak, berriro ere, ekintza solidario baten laguntzailea izan nahi du. Ikasturte honetan egingo dugun tapoi bilketa Leo izeneko ume bati laguntzeko izango da.

Ekodelegatuen hitzaldia

Gaur, Claudia eta biok, agenda 21eko ekodelegatuak, hitzaldi labur bat eman dugu azken orduan. Klaseko kontratua sinatu dugu eta papera nola bota behar den azaldu diegu gure gelakoei.

Claudia Laprada
Marcos Martínez



lunes, 26 de octubre de 2015

Kurtso berri bat hasten da

Aurten Haur hezkuntzakoak Ekotxokoa apaintzen hasi gara. Intxaurrak eta hurrak hartzera joan gara eta argazki hauekin hormirudia egin dugu.

lunes, 15 de junio de 2015

Artxandatik Pagasarrira

             Kaixo, DBHko 1. eta 2. mailakoak Pagasarrira joan ginen. Nahiz eta bidea oso gogorra izan, bero handia egin eta ibilaldia luzea izan oso ondo pasatu genuen.

Udal Foroa

         Ekainaren 4an, Bilboko Euskal Foroa izan da eta udaletxera joan ginen. Han, Alkatearekin bildu ginen eta batzar bat izan genuen. Bertan geunden jende guztia, proposamen asko egin genion, gehienak ondo iruditu zitzaizkion eta onartu zituen. Haien artean honako hauek aipa ditzakegu: Insektuentzako hotela, hegaztientzako habiak, etab.
         Azkenik, hamaiketako izan genuen.

Artigas

Ekainaren 8an eta 9an DBHko 3. eta 4. mailakoak Artigasera joan ginen Garbigunea ezagutzera. Garbigunearen funtzionamendua eta birziklatzeari buruzko gaiak ikasi genituen.

lunes, 25 de mayo de 2015

Zuzendaritza taldearekin

Maiatzren 7an, 2., 5. eta 6. mailako ekodelegatuak zuzendaritza taldearekin alkartu ginen. Bilera honetan, eskolako diagnostikoa azaldu genien eta eskolako ingurumena hobetzeko proposamenak aurkeztu genizkien:

  • Iturri eta patio grisa ondoko guneak apaindu.
  • Patio grisean zaborra ez botatzeko kartela ipiñi.
  • Txorientzako kabiak ipiñi.
  • Hemendik aurrera landatzen diren zuhaitzak autoktonoak izan.

viernes, 22 de mayo de 2015

Eskolen arteko foroa

Apirilaren 23an Eskolen Arteko Foroa ospatu zen Sarrikoko Musika Eskolan. Ariane Carrascok eta Pablo Revillasek parte hartu zuten .

Udaleko parke eta lorategietako arduradunarekin eta Altakateordearekin egon ginen. Pablok Uribarriko proposamenak irakurri zituen eta udalak 2013-2014 ikasturteko proposamenei erantzuna eman zien.

miércoles, 18 de marzo de 2015

Eskolako diagnostikoa

Otsailean, Lehen Hezkuntzako ekodelegatuak, Ane eta Severorekin eskolako diagnostikoa egin genuen. Aurten biodibertsitaeari buruz. Eskolako gune berdeak zabalak direla ikusi dugu. Zuhaitz batzuk izendatzen eta haien ezaugarriak ere ikasi ditugu.
                                                                                      Ainize 6, mailako ekodelegatua                                              


miércoles, 11 de febrero de 2015

6. maila Sukarrietan

6. mailakoak Sukarrieta eskolara joan gara, han biodibertsiteari buruz gauza asko landu ditugu, animaliak eta landareak zaintzen egon gara.
                                                                                                                 Ainhize Ortega
                                                                                                   6. mailako ekodelegatua



lunes, 12 de enero de 2015

Gabonak

Truebakoek, aurtengo gabonak ospatzeko, izugarrizko zuhaitza egin dugu. Horretarako etxetik ekarritako arrautzontziak erabili ditugu.