lunes, 27 de marzo de 2017

HAUR HEZKUNTZAN ZUHAITZA ETA URAREN EGUNA OSPATU DITUGU

        Haur Hezkuntzan natura zaintzearen garrantziaz jabetzen ari gara pixkanaka pixkanaka.
        Uraren eguna dela eta jantokian soberan geratu den ura batu dugu zuhaitzaren egunean landatutako haziak ureztatzeko.






lunes, 6 de marzo de 2017

Ingurugelako arduradunek gure eskolan

Otsailaren 24an ,azken 5 urte hauetan AE21eko programan egindako lana ebaluatzeko asmoz, Ingurugelako arduradunek gure eskola bisitatu dute. Ingurumen Komiteko ikasleek (Ainhize Martín, Ainhize Ortega, Oihan Alkorta, Sara Barredo, Eider Hernández, Sofia Payo, Marcos Martínez eta Aritz López ) gure eskola eta egiten dugun lana erakutsi diete.

Denon artean beste pauso bat eman dugu iraunkortasuna, elkarbizitza eta ingurumenarekiko errespetuaren alde.


Lorategi bertikala

4. DBHko ikasleek lorategi bertikal bat prestatu dute klasean eskegitzeko. Horrela, A21ekin duten konpromezu erakutsi dute.