martes, 8 de abril de 2014

FORO INTERESKOLARRA



Apirilak 3an Bilboko kontserbatorioan geratu ginen eskolako bi ekodelegatuak AGENDA 21eko Bilboko foro intereskolarrean parte hartzeko. Bertan  lehenengo identifikazio txartelak  eman zizkiguten. Ondoren  taldeka bildu ginen eta talde bakoitza barruti desberdinak aztertu genituen, bakoitzean dauden mugikortasun arazoak komentatzeko. Azkenik, Bilboko alkate ordeak gure proposamenak  entzun zituen eta aurreko urtean egindako ekintzak aurkeztu. Oso ondo pasatu genuen, errepikatzeko moduko esperientzia izan zen.

Paula eta Asier
DBHko ekodelegatuak


jueves, 3 de abril de 2014

AMPA-k ANTOLATUTAKO EKITALD

Pasa den martxoaren 8an AMPA-k birziklapenean, inahuterietan, jokuetan eta elkarbizitza familiarrean oinarrituriko ekintza batzuk antolatu zituen eskolan.

Helburua umeek gurasoekin balore batzuk transmitituz ondo pasatzea zen. Balore horiek birziklapena, joku tradizionalen errekuperaketa (material birziklatuekin), gurasoen erantzunkizuna denbora librearen kudeaketan eskola kontextuan eta festa tradicional baten ospakizuna (inahuteriak) izan ziren.


Horren lekuko hemen beheko argazki hauek!!!