lunes, 24 de febrero de 2014

PAPERA BIRZIKLATZEKO KUTXA BERRIAK

Egun batzuk atzera ikastexearen sarreran kartoizko kutxa batzuk jarri zituzten papela bizrziklatzeko. Honi esker ez gara ikastetxetik atera behar eta papela kutxa horietara botatzen dugu. Gainera ontzi hauei esker paperaren pisua kontrolatzea errazagoa da, hauek beteta daudenean enpresa bat etortzen da jasotzera eta beraiek pisatzen dute guk botatako papera.


David lobo
DBH-ko ikaslea



Hall-ean dauden papera birziklatzeko kutxak

viernes, 21 de febrero de 2014

AUZOKO DIAGNOSTIKOA

Eskolako ekodelegatuak Uribarrira joan ginen.Han gauza asko ikasi genituen.Lehenengoz funikularra hartu genuen eta udaletxeko bi pertsona etorri ziren,guk nola lan egiten genuen ikustera.
Gero Uribarriko kaleetan mugikortasunaren inguruan gauza onak eta txarrak bilatu genituen adibidez:espaloiak, eskailera etab. eta guzti hauen argazkiak egin genituen.
Guk aukeratutako  tokietan soinua nolakoa zen neurtu genuen; kiroldegian, liburutegian eta gaztegunean.

Azkenik joan ginen taldearen  argazki bat egin genuen.

Nerea eta Ariane
LH 6.mailako ikasleak

Auzoko diagnostikoa egin genuen ekodelegatuak

viernes, 14 de febrero de 2014

4 URTEKOEN IGLUA

Lau urteko umeak Ipar Polora bidaiatu gara. Bidaia luzea izan da  eta hara heltzeko gogor lan egin dugu. Gainera, hango bizitzari buruzko gauza asko ikasi ditugu eta oso ondo pasatu dugu.

Hotza ez izateko, iglu bat eraiki dugu. Hau lortzeko etxetik ekarritako gutxi gorabehera 880 brik erabili ditugu.

IGLUA ERAIKITZEN







IGLUA AMAITUTA!!!






viernes, 7 de febrero de 2014

EKODELEGATUEN DIAGNOSTIKO FASERAKO BILERA

Urtarrilaren 28 an  Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko ekodelegatuek bilera bat izan genuen diagnostiko faserako egin genituen hainbat ariketen ondorioak eta proposamenak ateratzeko.

Bilera oso interesgarria izan zen eta  gainera  zukua eta gailetak eman zizkigute!