viernes, 18 de marzo de 2016

Kabiak Artxandan

     Artxandako Trueba ikastetxean auzoko diagnostikoa egin dugu . Ingurugelak emandako kabiak Artxandan ipini ditugu., aukeratutako zuhaitzak arkaziak izan dira. Zuhaitzean igotzea zaila izan da baina lortu dugu !!!!!!





martes, 8 de marzo de 2016

Txorientzako janleku bat

      Ingurugelako gomendioak jarraituz, eskolako ekodelegatuek txorientzako janleku bat ipini dugu eskolan. Honela, janaria eskainiko diegu neguan, janaria eskasa denean. Hasiko gara sagarra eskaintzen eta zer  txori mota hurbiltzen den behatuko dugu.



lunes, 7 de marzo de 2016

Hau bai herri desberdina!!!!!

          Azken aste hauetan gure proiektuaren eskutik Txinan egon gara. Bidaia zoragarria izan da! Herri honetako gauza piloa ezagutu dugu: ohiturak, hango landare eta animaliak, jantziak, alfabetoa, … Eta azken egunean tea edan genuen! Baina ez kezkatu, teina gabekoa izan zen eta!

                Hemen dauzkazue argazki batzuk.









miércoles, 24 de febrero de 2016

LH 3. eta 4. mailako ikasleak Sastarrainen

LH 3. eta 4. mailako ikasleak Sastarrainen egon gara hiru egun pasatzen.
Han lan eta lan ibili gara ikuiluan; nolakoa zen Ekain kobazulako bizi ziren gizakien bizimodua aztertu dugu; eerleen lana eta arazoak landu ditugu eta gozogintza tailerrean lan egin dugu.







jueves, 21 de enero de 2016

Pegatina berriak Mediatekan

Pasadan astean mediatekan pegatina batzuk itsatsi genituen bai irakasleei bai ikasleei gogorarazten ordenagailuak eta argiak amatatu behar direla. Eskerrik asko Ana Varela, pegatinak ekartzeagatik.


AINHIZE ORTEGA DBHKO EKODELEGATUA
 

Ingurumen Komitea elkartu da

Abenduaren 15ean Ingurumen Komite elkartu ginen. Komite honetan ikasleek, irakasleek, irakasle ez direnek, familiek eta zuzendariak parte hartzen dugu. Gure lehenengo helburua Sentsibilizazio fasean egiteko ideiak proposatzea izan da. Hemendik aurrera, hiruhilean behin, Eskolako Diagnostikoa eta Ebaluazioa egiteko elkartuko gara.

LH. 4. Mailan Ekosistemak lantzen

  LH. 4. Mailan Ekosistemak lantzen ari gara. Ekositemako bizidunen artean oreka babestea ezinbestekoa da.