martes, 2 de abril de 2019

AQUATRUEBA


6.mailako ikasle eta irakasleak TFC proiektuarekin topera gabiltza eta ihauterietan ere horrela ibili gara. Lehen hezkuntzako gaia superheroiak izan da eta guk, gure gaiarekin lotu dugu, urarekin. 
Sortuko dugu ura salbatuko duen superheroi bat? 
Galdera hau bota genien ikasleei eta haien erantzuna itzela izan zen. Bakoitzak bere irudimena landuz uraren superheroi hori sortu zuen, hainbat aukera politen artean gure ikaskide Beak proposatutakoa irten zen garaile. 
Marrazki hau eredutzat hartuz gure mozorroa sortu genuen eta izena ere asmatu genuen, gure supeheroiari AQUATRUEBA deitu genion. 
Oso pozik gaude emaitzarekin eta gainera primeran pasatu genuen, beti ere ahaztu gabe, ura zaindu eta amalurra maite behar dugula!












No hay comentarios:

Publicar un comentario