martes, 17 de diciembre de 2013

ERREGE MAGOAK

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako haurrek birziklatzeko materialarekin errege magoak egin dituzte gabon lan gisa.


Hemen dituzue gure Meltxor, Gaspar eta Baltasar birziklatuak!




EDUKIONTZIAK

LH 6. mailako ikasleek edukiontziak egin dituzte 6 eta 7 urteko umeek hauek nolakoak diren eta nola birziklatzen den ikasteko. Gainera lehen zikloko umeek ikasitakoa barneratzeko beste fitxa bat egin dute edukiontzien inguruan.
Haur Hezkuntzan ere ariketa desberdinak egin dituzte egoki birziklatzen ikasteko.

LH 6.mailako ikasleak edukiontziak egiten.







LH2. mailakoak edukiontziak erabiltzen.




Edukiontzien fitxa.



Haur Hezkuntzan egindako ariketetako bat.



lunes, 16 de diciembre de 2013

TAPOIAK BIRZIKLATZEN

Aurten ere Tueba ikastetxean tapoiak jasoko dira ,“Garrmitxa” izeneko elkarte batekin elkarlanean gabiltzalako, oraindik izena ez duen gaixotasun arraro bati buruz ikertu dezaten dirua lortzeko. Gaixotasun  hau duten umeek ezin dute inolako elikagairik jan.

Bide batez ingurugiroaz arduratzen gara!


HH ko 3 urteko umeak tapoiak birziklatzera botatzen.

HH ko 5 urteko umeak tapoiak birziklatzera botatzen.

 HH ko 5 urteko umeak tapoiak birziklatzera botatzen.
DBHko ikasleak tapoiak birziklatzera botatzen.

viernes, 13 de diciembre de 2013

ESKOLAKO HALL-a

Eskolako sarreran dagoen hall-a material hauekin berriztu da ingurugiroa errespetatu nahian: 
  • Fruta-arbolen inausketa hondakinekin.
  • Basoko inausketa hondakinekin.
  • Iberdrola basoko inausketa hondakinekin.
  • Erreken dragatze hondakinekin.
  • Erreken arrasteengatik geratzen diren arbolen hondakinekin.
  • Antzinako baserrien eraispenen hondakinekin.
  • Industriako palets-ekin.







martes, 10 de diciembre de 2013

BAKIORA TXANGOA

Azaroaren 29an , DBH 4ko eta batxilergo 1 eta 2ko neska-mutilak Bakiora joan ginen. Han bi txango egin genituen: Lehenengo txakolina egiten zen toki batetara joan ginen eta hango monitore batek txakolin on bat nola egiten den azaldu zigun. Bigarren eta azken txangoan berotegi batetan tomateak nola zeuden landatuta ikustera joan ginen.
Oso ondo pasatu genuen, errepikatzeko moduko esperientzi bat izan zen.

Asier Barredo eta Gaizka Uraga
DBHko ikasleak






MAHASTIAN  






BODEGAN






MEÑAKAKO BEROTEGIAN

miércoles, 4 de diciembre de 2013

TROKATRUEBA

Azaroaren 21 eta 30ean eskolan TROKATRUEBA izeneko gabonetako azoka bat antolatu zuen AMPA-k.
Erabiltzen ez ditugun gauza guztiak birziklatzea eta rezikleta sustatzea izan dira helburu nagusiak.
Honetaz aparte, eskulan tailer bat antolatu zen eta egindako gauzekin gabonetako zuhaitza eta murala apaindu dituzte.








MURALA










GABONETAKO ZUHAITZA







 







GABONETAKO AZOKA
 




lunes, 2 de diciembre de 2013

GERNIKARA IRTEERA

Azaroak 11an, 3. mailako neska-mutilak Gernikako azokara joan ginen. Helburua dieta orekatu bat osatzeko erosketa bat egitea zen, mantenugai mota guztietatako elikagaiak erosiz.
Bertara joateko garraiobide publikoa erabili genuen, ahalik eta gutxien kutsatzeko.

Nahiz eta eguraldia oso ona ez izan, primeran pasa genuen eta honezkero esan dezakegu adituak garela nutrizio kontuetan.











EROSKETAK EGITEN.





KONTUAK EGITEN.





ZER EROSI DUGU?





                                                              
                                                                                



ZER EROSI DUGU?