viernes, 31 de enero de 2014

EKODELEGATUENTZAT BILERA PRESTATZEN



Urtarrilak 29an ekodelegatuentzat bilera bat antolatu behar izan genuen. Horretarako mahaiak eta aulkiak mugitu, zukua, gailetak, boligrafoak eta beste hainbat gauza prestatu behar izan genituen. Bilera honetara 24 ekodelegatuak etorri ziren eskolako diagnostikoa egitera.

DBH-ko heziketa bereziko ikasleak

Erik eta Lia ekodelegatuentzat gaileta batzuk ipintzen



Lia eta Xabier gela bilerarako prestatzen




jueves, 23 de enero de 2014

AZTARNA EKOLOGIKOA NEURTZEN

DBH-ko ikasleok gure aztarna ekologikoa neurtzeko ariketa bat egin genuen klasean. Gure tutoreak galdera desberdinak egin zizkigun eta erantzunaren arabera ingurumenarentzat kaltegarria bazen aurrera edo txarra bazen  atzera pausu bat eman behar genuen. Honela erantzunaren arabera gure planetari zenbat kaltetzen diogun ikusi genuen.
Oso ondo pasatu genuen  guretzat gauza berri bat zelako.
Gaizka eta Asier

DBH-ko ikasleak

DBH-ko IKASLEAK AZTARNA EKOLOGIKOA NEURTZEN





miércoles, 15 de enero de 2014

DBH-ko EKOTXOKOA



DBH ko ikasgela bakoitzean ikasleek ekotxoko txiki bat egin dute. Txoko hau apaintzeko material ekologikoa erabili dute, adibidez, zuhaitzen adarrak edota lurrean aurkitutako hostoak.


EKOTXOKO DESBERDINAK





HORMIRUDIAK



Trueba ikastetxeko 5. A mailako ikasleek birziklatzen ondo dakigun  ikusteko edukiontziei buruzko  hormIrudi batzuk egin ditugu.

Hormirudiak