jueves, 29 de junio de 2017

“Jasangarritasunerako eskola “ diplomak Lehendakarien eskutik hartzen.

Ekainaren 6an gure eskola “Jasangarritasunerako eskola “ diplomak eman ziren ekitaldera gonbidatuta egon zen. Ekitaldi honetan Ainhize Ortega eta Sara Barredo ikasleek Iñigo Urkulluren eskutik diploma hartu zuten.









Karpinera txangoa

LHko 1. eta 2. mailako ikasleak "Karpinean" egon dira eguna pasatzen.
Han animalia asko ikusi eta errespetatzen ikasi dute.





martes, 6 de junio de 2017

Kabi berri bat

Ingurumen Eguna ospatzeko beste habi bat ipini dugu eskolan eta pasadan urtean ipinitakoa zabaldu dugu . Nolako sorpresa hartu dugun ¡ Zabaltzean bost kaskabeltz kume aurkitu ditugu.

Lortu dugu ¡!!!!






domingo, 4 de junio de 2017

Udal Foroa

Ekainaren 1ean Udal Foroa ospatu da Bilbon. Urte osoan zehar egindako lana eta udaletzerako proposamenak aurkezteko aukera izan da. Ane Gomez eta Ainhize Martin ikasleek parte hartu date.




lunes, 29 de mayo de 2017

5 URTEKO IKASLEEN LANDAREAK

Udaberrian, Haur bakoitzak hazi bat erein du edalontzi batean, modu honetan, haziaren prozesua jarraitu ahal izateko eta landareak nola zaindu behar ditugun ikasteko aukera izan dugu. 




ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA, lortu dugu!

Eskola Jasangarriaren auditoria-bisitaren ondoren, Batzorde Ebaluatzaileak erabaki du gure eskolari ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA ematea eguneroko praktikan Agenda 21 programak dituen helburuekin bat egin dugulako.

Eskerrik asko zuen lanagatik ¡!




Después de la auditoria para el reconocimiento de Escuela Sostenible el Equipo Evaluador ha decidido darle a nuestro centro LA CERTIFICACION DE ESCUELA SOSTENIBLE ya que hemos trabajado en coherencia con los objetivos que tiene el programa.


Gracias a todos por vuestro trabajo .!!

Eskolen Arteko Foroa

Apirilak 27an Eskolen Arteko Foroa ospatu genuen Bilbon. Bilboko 55 eskola elkartu ginen Ingurumenari buruz hitz egiteko. Jon Ubieta eta Sara Barredo ikasleak parte hartu muten.



lunes, 27 de marzo de 2017

HAUR HEZKUNTZAN ZUHAITZA ETA URAREN EGUNA OSPATU DITUGU

        Haur Hezkuntzan natura zaintzearen garrantziaz jabetzen ari gara pixkanaka pixkanaka.
        Uraren eguna dela eta jantokian soberan geratu den ura batu dugu zuhaitzaren egunean landatutako haziak ureztatzeko.






lunes, 6 de marzo de 2017

Ingurugelako arduradunek gure eskolan

Otsailaren 24an ,azken 5 urte hauetan AE21eko programan egindako lana ebaluatzeko asmoz, Ingurugelako arduradunek gure eskola bisitatu dute. Ingurumen Komiteko ikasleek (Ainhize Martín, Ainhize Ortega, Oihan Alkorta, Sara Barredo, Eider Hernández, Sofia Payo, Marcos Martínez eta Aritz López ) gure eskola eta egiten dugun lana erakutsi diete.

Denon artean beste pauso bat eman dugu iraunkortasuna, elkarbizitza eta ingurumenarekiko errespetuaren alde.


Lorategi bertikala

4. DBHko ikasleek lorategi bertikal bat prestatu dute klasean eskegitzeko. Horrela, A21ekin duten konpromezu erakutsi dute.




miércoles, 22 de febrero de 2017

Ingurumen Komitearen 2. bilera

Aste honetan Ingurumen Komitearen 2. bilera ospatu dugu. Bilera honetan parte-hartzearen diagnostikoa Egipto dugu eta eskolako diagnostikoa adostu dugu.




martes, 21 de febrero de 2017

ELIKAGAIEN TRENA


Hiru urtekoak osasuntsu jatearen garrantzia ikasten ari gara gure azken proiektuarekin eta elikagai mota desberdinak ezagutzeko tren eder hau prestatu dugu.






GURE INGURUMENA ZAINTZEN



Haur eskolako txikienek poliki-poliki ingurumena zaintzen ikasten dute.
Yogurtak hori koloreko zaborrera bota, papera eta tapoiak birziklatu eta gelatik atzeratzean argiak amatzen dituzte.






miércoles, 15 de febrero de 2017

Agenda 21 ekintzak: 5 urtekoenak



Bost urteko ikasleok, besteak beste, ondorengo ekintzak egiten ditugu ingurugiroa zaintzeko: papera birziklatu, argia eta ura modu arduratsuan kontsumitu eta tapoi bilketa.









martes, 14 de febrero de 2017

Klima aldaketa

Aurten Agenda 21 proiketuaren barruan lantzen ari garen gaia "klima aldaketa" da. Hona hemen Haur Hezkuntzako bost urteko ikasleak egiten ari garen jarduera batzuen argazki adierazgarri batzuk.