martes, 21 de enero de 2020

Eskolako diagnostikoa egitea tokatzen zaigu

Momentu honetan eskolako diagnostikoa egitea tokatzen zaigu. DBHn Garapen Jasangarrien Helburuei buruz lan egiten egon gara hormairudi batean eskolan egiten ditugun jarduerak kokatuz . Orain aztertu behar dugu ea helburu guztiak lan egiten ditugun eta nola hobetu.



martes, 14 de enero de 2020

Zakarrontzi berri bat daukagu eskolan

Aurten zakarrontzi berri bat daukagu eskolan. Kable eta informatika material asko sortzen dugula konturatu gara. Hemendik aurrera badaukagu material mota hau botatzeko leku aproposa.

jueves, 19 de diciembre de 2019

Ingurumen Komiteak bere lehenengo bilera ospatu zuen

Pasadan astean Ingurumen Komiteak bere lehenengo bilera ospatu zuen. Familia eta ikasleen artean kide berriak daudenez gero aurkezpen labur bat egiten hasi ginen. Gero Eskola Jasangarriaren ziurtagiriaren berri eman genuen aurten berritu behar dugulako eta aurten berriak diren BIZIKAZI eta REACTIVATE + proiektuei buruz hitz egin genuen.


jueves, 12 de diciembre de 2019

El proyecto “Aqua Trueba” presente en los medios

El proyecto Aqua Trueba se enmarca dentro del proyecto educativo global del Colegio Trueba Ikastetxea, “Trueba for Change”. Se trata de una iniciativa pedagógica, en la que han participado 50 alumnos y alumnas de 6º de Primaria del centro bilbaíno, que confirma, en líneas generales, la mejora registrada en la calidad del agua del Nervión en los últimos años.

Sin embargo, y según sus mediciones (no profesionales) todavía se observa la presencia de un elevado nivel de bacterias coliformes, uno de los indicadores que mejor miden la contaminación de los ríos. Las muestras se tomaron in situ, entre abril y mayo. Analizaron las propiedades de la calidad del agua del Nervión en su nacimiento, a su paso por Bilbao y en su desembocadura.
Coincidiendo con la Cumbre del Clima de Madrid, la intención de los alumnos y alumnas era alertar sobre cómo las acciones de las personas repercuten directamente en la calidad del agua de los ríos. Esta actividad, les ha permitido trabajar en diferentes áreas de su curriculum escolar, además de impulsar la concienciación medioambiental y el desarrollo sostenible.
El martes 10 de diciembre los mismos niños y niñas que han participado en el proyecto Aqua Trueba volverán a hacer una nueva recogida de muestras de la calidad de las aguas del Nervión a la altura del embarcadero de los barcos Bilboats, en frente del Ayuntamiento de Bilbao. Así podrán medir la evolución de los diferentes parámetros analizados.
Esta iniciativa está teniendo repercusión en los medios de comunicación. En este enlace podéis ver el artículo aparecido en Cope País Vasco

Aquí tenéis más enlaces que informan sobre el proyecto:

http://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2019/12/2019-12-10-TVE-AquaTrueba.mp4
http://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2019/12/2019-12-10-Onda-Vasca-AquaTrueba-online-audio-converter.com_.mp3
http://www.colegiotrueba.net/wp-content/uploads/2019/12/AZTERTU-PROGRAMA-online-audio-converter.com_.mp3
https://www.cope.es/emisoras/pais-vasco/noticias/escolares-bilbao-alertan-del-degradamiento-los-rios-por-accion-del-hombre-20191209_569471

lunes, 18 de noviembre de 2019

Victorious Children Ugandak Truebaren laguntza jaso du

TRUEBA FOR CHANGE: Inspiratu mundua aldatzeko proiektuan eskaini da laguntza, 2018-19 ikasturtean Truebatik Ugandara ekimena garatu baitzen. Lerro hauen bidez azaldu nahi dizuegu ideia nola sortu zen eta gure laguntza guztia nola heldu den Ugandara.

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko lau irakasleek, Aitor Sola, Nerea Ruiz de Gauna, Leire Garaikoetxea eta Paki Santosek erabaki zuten Victorious Children Ministries Uganda komunitateari laguntzea. Izan ere, Leire eta Aitorren adiskide batek proposatu zien proiektuaren bidez Kawandako VictoriousChildren Uganda eskola eta umezurtzen etxeari laguntzeko. Bi zentroen buru Robert Kirabira da, ikasten jarraitzeko eta ahalik eta ongien bizitzeko finantzazio behar duten haurrentzako sponsor bila aritzen den pertsona bat. Proposamena jaso zutenean, laguntzeko diru-bilketa solidario bat egitea erabaki zuten.

Gaur egun zazpi haur daude umezurtzen etxean eta batzuk umezurtzak dira. Etxe horretan bizi diren guztiek sponsorren bat dute eta horiei esker joaten dira eskolara eta egunean bi aldiz jaten dute gutxienez. Bestetik, eskola dago. Eskolan 180 haur inguruk ikasten eta jaten dute egunero. Tokiko janari bat besterik ez dute elikatzeko, “posho” izenekoa; hau da, irina eta urarekin egindako nahasketa bat. Arraroa da arroza jateko aukera izatea eta are arraroagoa haragia jan ahal izatea. Hilean behin jaten dute gehienez ere haragia eta platerkada bat haragi esaten dugunean, oilasko bular erdi batez ari gara.Truebako ate irekien egunean bildu zen dirua Aitor Solak berak eraman zuen Ugandako herrixka horretara. Diru hori lortzeko, Rotobasque enpresak finantzatutako poltsak saldu ziren, haurren bikini zaharrekin egindako giltzatakoak eta egin ziren arkatzak eta kandelak. Horiek guztiak salduta kopuru garrantzitsua lortu zen eta, esan bezala, Aitor Sola irakasleak berak eraman zuen Ugandara.
Aitorrek Ugandako eskola eta umezurztegi horretako arduradunekin hitz egin zuen, bertatik bertara ezagutzeko premiarik handieneko beharrak zein ziren. Batez ere irina ez zen janariren bat behar zuten, esaterako: arroza, lekaleak, kakahuete krema eta olioa. Ikastetxean gela berriak egiteko premia ere bazen, herriko haur asko ezin baitzen eskolara joan, gelarik ez zegoelako. Zementu zaku batzuk eta adreiluak erosi ziren, tokiko langileek gela berri bat eraiki ahal izateko.
Haurrek oporrak hartu zituzten abuztuaren 3an eta ikasturtea amaitzeko, ibilaldi bat egin zuten Entebbeko zoora. Lehoiak, elefanteak, jirafak eta zebrak ikusi zituzten haurrek. Hango zabuetan eta puzgarrietan ibiltzeaz gain.
Laster itzuliko dira eskolara eta gela berriak izango dituzte, ahalik eta baldintzarik egokienetan ikasteko aukera izango dute, egunen batean nahi duten lanbidean aritu ahal izateko. Ianek sendagilea izan nahi du, Alvin eta Calvinek pilotuak, Rosek irakaslea eta Fredek polizia. Ikastea oso serio hartzen dute, badakitelako egunen batean beraien bizi-maila hobetzeko modu bakarra ikastea dela eta Bilbora etortzeko ametsa betetzeko ere bai.

Beraien ametsak egia bihurtu eta egunen batean gu ikustera etorriko direla espero dugu!


martes, 5 de noviembre de 2019

Plastikorik gabe hobe

PLASTIKORIK GABE , HOBE


Aurten DBHko pasabidean ekotxoko berri bat daukagu.
Aurtengo gaia PLASTIKORIK GABE , HOBE denez gero, eskolako ikasleek hainbeste plastiko erabilpenaren kontra gaudela esan nahi dugu.