jueves, 15 de diciembre de 2016

NATURA,ARTE ETA SORMENA ELKARTUZ



Eta orain zer egingo dugu txangoan hartutako hainbat fruitu lehor, adar txiki eta hosto?
Galdera hori buruan genuela,horma-irudi desberdinak egitea erabaki genuen.

Esan eta egin.

Sormena jarri zuten martxan gure ikasleek "arte lan" bikainak sortuz.
Eta hor egon dira horma-irudiak gure eskolako basterrak apaintzen udazkenaren omenez.
Emaitzak ikusita, beste hainbat proposamenak ere, aurrera eraman ditugu. Izan ere,zuhaitz genealogikoak eta etxe mota desberdinak egin ditugu gure "ETXEA ETA FAMILIA" lan proiektuaren barruan.


Ederra da natura hain hurbil izatea!










Ingurumen Komitearen lehenengo bilera

Azaroan Ingurumen Komitearen lehenengo bilera ospatu genuen. Sentsibilizazio faseari buruz hitz egin genuen eta proposamenak bildu genituen.


Udazkenak dakarrena

Lau urteko umeek udazkeneko fruituak erabiliz gure gelako “Eko-Txokoa” apaindu dugu lehenengo hiruhilabete honetan. Laister Gabonak izango dira eta haiekin batera tripa-festak baina guk jada ikasi dugu janari osasuntsuak garrantzi haundia daukala.
Ekarri ditugun pinaburuak, bertoko gaztainak eta intxaurrak, urrak, mingranak eta abar ipini ditugu. Zein polita geratu zaigun!







viernes, 9 de diciembre de 2016

HAU BAI TXOKO EDERRA! HH · 3 urte

Aurreko ostiralean 3 urteko umeak gure eskolan dagoen baso txiki batera joan ginen udazkeneko aldaketak ikusteko asmoz.
Hostoak, adar txikiak, fruitu lehorrak eta abar jaso ditugu.
Azkenean txiki batek ohiukatu du: “¡A que ésto ha molado!”



Hona hemen argazki batzuk eta argazki galerian gehiago daukazue.










1.DBHkoak Euskadi Fundazioan Bide Hezkuntza ikasten.


1.DBHkoak Euskadi fundazioan egon ginen. Bide hezkuntza ikasi genuen eta garraio bide merke, osansuntsu, dibertigarria eta kutxatzen ez duen bizikleta ezagutu genuen.







jueves, 10 de noviembre de 2016

GORA GURE ENERGIA

Hirugarren mailako ikasleak energiari buruzko ekintzetan parte hartu dute. Jarduera ezberdinak garatu dituzte eta ikasi dute nola zaindu gure planeta energia berristatuen erabileraz.




 

miércoles, 26 de octubre de 2016

ARTXANDA IGOERA: IKASGELATIK KANPO HEZITZEN

Artxanda Igoerako VII. edizioan, oso arrakastatsua izan zen Trueba Ikastetxearen partehartzea. Truebakoek berriro ere erakutsi dugu solitaritaea eta osasuna, lantzen eta konpartitzen ditugun baloreak direla. Igoera ez zen erreza izan, baina lortu genuen, ikastetxera ailegatu ginen: Bilbo gorenera. Eskerrik asko gurekin etorri zineten 370 partaideei (amatsu, aita, amama, aitite…). Denok, familia eta irakasleok, gozatu genuen helburutzat ikasgelatik kanpo heziten jarraitzea duen egun honetan.








jueves, 30 de junio de 2016

Hau bero!

Hau bero!
     Molirekin Sahara basamortura bidaiatu gara eta han, Tuaregen ohiturak ezagutu ditugu.

Baina….. kriston beroa egiten duenez Bilbora bueltatzea erabaki dugu.     






miércoles, 15 de junio de 2016

Udal Foroan

         Ekainaren 2an Agenda 21eko programa barnean dagoen Udal Foroa ospatu genuen Bilbon. Ikasleek alkateari haien konpromisuak eta proposamenak jakinaraztea egin zioten. Gure taldeak " Stand for Nothing- "ek musika emanaldi bat eman zuen.


martes, 24 de mayo de 2016

3. mailan, "School to School" proiektuan.

    Kultur-aniztasun eguna dala eta, hirugarren mailan bideo bat prestatu dugu Vicente Ferrer erakundearekin burututako "School to School" proiektuan egindako lanaren inguruan.





jueves, 19 de mayo de 2016

6. mailakoak Urkiolako Parke Naturalean


        Maiatzak 19an seigarren mailakoak Urkiolako parke naturalera joan dira. Bertan, ariketa desberdinak egin dituzte biodibertsitatea lantzeko.
Txori desberdinak ikusi, ingurunean egondako zuhaitzak, hostoak eta fruituak aztertu, ingurunea zaintzeko kontutan hartzeko pausuak ikasteko jolasekin jolastu eta Urkiolako historiari buruzko bideo bat ikusi zuten. Egun zoragarria naturarekin kontaktu zuzenean egoteko.