jueves, 21 de enero de 2016

Pegatina berriak Mediatekan

Pasadan astean mediatekan pegatina batzuk itsatsi genituen bai irakasleei bai ikasleei gogorarazten ordenagailuak eta argiak amatatu behar direla. Eskerrik asko Ana Varela, pegatinak ekartzeagatik.


AINHIZE ORTEGA DBHKO EKODELEGATUA
 

Ingurumen Komitea elkartu da

Abenduaren 15ean Ingurumen Komite elkartu ginen. Komite honetan ikasleek, irakasleek, irakasle ez direnek, familiek eta zuzendariak parte hartzen dugu. Gure lehenengo helburua Sentsibilizazio fasean egiteko ideiak proposatzea izan da. Hemendik aurrera, hiruhilean behin, Eskolako Diagnostikoa eta Ebaluazioa egiteko elkartuko gara.

LH. 4. Mailan Ekosistemak lantzen

  LH. 4. Mailan Ekosistemak lantzen ari gara. Ekositemako bizidunen artean oreka babestea ezinbestekoa da.