lunes, 29 de mayo de 2017
5 URTEKO IKASLEEN LANDAREAK
Udaberrian, Haur bakoitzak hazi bat erein du edalontzi batean, modu honetan, haziaren prozesua jarraitu ahal izateko eta landareak nola zaindu behar ditugun ikasteko aukera izan dugu.
ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA, lortu dugu!
Eskola Jasangarriaren auditoria-bisitaren ondoren, Batzorde Ebaluatzaileak erabaki du gure eskolari ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA ematea eguneroko praktikan Agenda 21 programak dituen helburuekin bat egin dugulako.
Eskerrik asko zuen lanagatik ¡!
Eskolen Arteko Foroa
Apirilak 27an Eskolen Arteko Foroa ospatu genuen Bilbon. Bilboko 55 eskola elkartu ginen Ingurumenari buruz hitz egiteko. Jon Ubieta eta Sara Barredo ikasleak parte hartu muten.
lunes, 27 de marzo de 2017
HAUR HEZKUNTZAN ZUHAITZA ETA URAREN EGUNA OSPATU DITUGU
Haur Hezkuntzan natura zaintzearen garrantziaz jabetzen ari gara pixkanaka pixkanaka.
Uraren eguna dela eta jantokian soberan geratu den ura batu dugu zuhaitzaren egunean landatutako haziak ureztatzeko.
Uraren eguna dela eta jantokian soberan geratu den ura batu dugu zuhaitzaren egunean landatutako haziak ureztatzeko.
lunes, 6 de marzo de 2017
Ingurugelako arduradunek gure eskolan
Otsailaren 24an ,azken 5 urte hauetan AE21eko programan egindako lana ebaluatzeko asmoz, Ingurugelako arduradunek gure eskola bisitatu dute. Ingurumen Komiteko ikasleek (Ainhize Martín, Ainhize Ortega, Oihan Alkorta, Sara Barredo, Eider Hernández, Sofia Payo, Marcos Martínez eta Aritz López ) gure eskola eta egiten dugun lana erakutsi diete.
Denon artean beste pauso bat eman dugu iraunkortasuna, elkarbizitza eta ingurumenarekiko errespetuaren alde.
Denon artean beste pauso bat eman dugu iraunkortasuna, elkarbizitza eta ingurumenarekiko errespetuaren alde.
Lorategi bertikala
4. DBHko ikasleek lorategi bertikal bat prestatu dute klasean eskegitzeko. Horrela, A21ekin duten konpromezu erakutsi dute.
miércoles, 22 de febrero de 2017
Ingurumen Komitearen 2. bilera
Aste honetan Ingurumen Komitearen 2. bilera ospatu dugu. Bilera honetan parte-hartzearen diagnostikoa Egipto dugu eta eskolako diagnostikoa adostu dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




